2018. urtearen amaieran, Vie Pour Tous Fundazioak (FVPT) proiektu berri bati ekitea erabaki zuen, eskolara joateko aukerarik ez zuten haurrei doako hezkuntza (edo ia) eskaini ahal izateko. Eskola hori FVPTren egoitza nagusitik gertu dago, Parakou hirian (Benin).
Hareazko mendi bat bezala hasi zenak, gaur egun lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 271 ikasle biltzen ditu, Fundazioaren harribitxietako bat bihurtuz. Elkartetik bilakaera nolakoa izan den azaldu nahi dizuegu.
Beste edozein eraikin bezala, igeltseroaren lehen paladarekin hasi zen 2018an. Lehenengo solairua eraiki zen eta eskola ahal bezala funtzionatzen hasi zen. Bere lan onari esker, ospe lortu zuen hirian eta, ondorioz, eskaria handitu egin zen. Jada ez zegoen non sartu hainbeste ikasle, eta 2029-2020an eman zitzaion hasiera lehen handitze-lanari, bigarren solairu bat eraikita.
Harrezkero eraikuntza lanak ez dira gelditu. Biltegiak, sukaldea, informatika-gela, irakasleentzako bulegoa, 10 gela berri... gehitu dira. Aurrerapena harrigarria da, eta are harrigarriagoa baliabideen optimizazioa. Ideia bat izan dezazuen, urte batzuk atzera egin behar dugu. 2020an materialez betetako edukiontzi bat bidali genuen zuetako askoren lankidetzari esker (eskola materiala, ordenagailuak, ospitaleko materiala,...). Ba, metalezko edukiontzia bera Parakouraino eraman zen, kanpotik margotu ondoren SOMOren idazkaritza/miniliburutegi berria izan zedin.
Bideo-tour bat zuentzat:
Egin berri dugun bidaian, lortutako aurrerapenak egiaztatu ahal izan ditugu, eta, aldi berean, oso harrituta geratu gara eskolaren funtzionamendu onarekin eta ikasleek estatuko azterketetan lortzen dituzten emaitza apartekin. Hemen duzue 2025eko urtarrileko bideo bat:
Elkarteak post hau aprobetxatu nahi du Idealista, Bat Eginik, Mungiako Udala eta zeharkaldi polit honetan lagundu diguzuen laguntzaile txiki guztiak eskertzeko. Ez dadila gelditu!
Argazki gehiago gure Instagramean.