Urtea ondo hasteko, urtarrilaren 1ean bertan, hiru lagunez osaturiko Elkarteko talde bat Beninera joan ginen. Nelia Dos Santos Azevedok, Patricia Casado Velascok eta Borja Garcia de Bikuña Landak osatu zuten taldea. Pati gure diruzain bikaina da, eta are gaztelerazko irakaslerik hobea; Borja lankide nekaezina da, Beninera 20 bidaia baino gehiago daramana, eta Nelia argazkilari eta artista aparta da, aurretik gurekin kolaboratu duena.
Egonaldiak bi aste pasatxo iraun zuen eta lehenengo geldialdia Cotonoun izan zen. Beti lurreratzen da han, eta hegazkinetik jaitsi bezain laster, bero hezeko sopapo on batek azkar azaltzen dizu sabana tropikalaren kontzeptua. Bidaia hontan, ahaleginak Parakoun zentratu dira. Bertara heltzeko errepidearen baldintzak eta haraino egin beharreko distantzia luzea direla eta, egun oso bat behar izan dugu joateko, eta beste bat itzultzeko. Gainera, Madrildik Parakouko SOMO eskolara eramaten genuen material asko kargatu genuen. Batez ere eskola-materiala zen (grapagailuak, koadernoak, boligrafoak...) eta kirol-materiala (kamisetak, prakak...).
SOMOko eskola esponentzialki hazi da azken urteotan eta 271 neska-mutil biltzen ditu, hezkuntzatik batxilergora arte. Gure atseginerako, obretan dagoen ikastetxe bat aurkitu dugu. Gabonetako atsedena baliatu dute gau eta egun lan egiteko, ikasgelak, administrazio-blokea, liburutegia eta abar eraikitzen jarraitzeko. Bisitaldian zehar, zentroaren bilakaera ikusi eta dokumentatu ahal izan dugu zuzenean, gero zuei aurrerapen guztiak erakutsi ahal izateko.
Gure egonaldian zehar, eskolaz kanpoko jarduerak antolatu ditugu, ikasleek normalean ez dituztenak. Adibidez, Neliaren ezagutzekin maskarak pintatzeko jarduerak antolatu ahal izan genituen, geroago identitatearekin eta eskola-jazarpenarekin lotu zirenak. Patiren ezagutzei esker, gaztelerazko klaseak eman ahal izan dira eta ekologismoaz ere aritu ginen.
Ikasleak ezagutzeaz gain, zuzendariarekin eta irakasleekin zuzenean hitz egiteko aukera izan genuen, eta elkarrizketak eta inkestak egin genituen, eskolaren beharrei buruzko informazioa biltzeko. SOMO eskolaren tour bat egin ziguten, hona hemen bideotxo bat:
Parakoun ere, Théodore Soumé Foundation Vie Pour Tous-eko presidentearekin bildu ginen. Fundazioarekin harreman estua dugun arren, urteroko bisitek lotura osasuntsu eta emankorra mantentzen laguntzen digute. Gainera, zentroen egoera aztertzeko eta laguntza premiazkoena behar duten arloak identifikatzeko aukera dugu, hori bai, beti Vie Pour Tous Fundazioak markatzen du iparra. Inork ez du hobeto ezagutzen zentroen egoera eta Beninena haiek baino hobe.
Azkenik, haizemaileak erosteko aprobetxatzen dugu, baita oihalak erosteko ere, hainbeste gustatzen zaizkizuen eta hainbeste laguntzen diguten azoka txikiak muntatzen jarraitu ahal izateko.
Patik dioen bezala, musu bat!
Argazki gehiago gure Instagramean.