2020an Beninera egin genuen azken bidaiaren ondoren, elkarteko kideek, Fondation Vie Pour Tous-eko kideekin batera, proiektu ezberdinetan behar ziren materialak hauteman genituen. Beraz, irailean itzuli ginenean, hauek lortzeko iniziatiba bat izan genuen hurrengo helburuak lortzekotan: osasun materialaren kalitatea hobetzea, proiektuen energia iturriaren kantitatea eta kalitatea handitzea, ura eskuratzeko materiala ematea eta, azkenik, baserriari lanerako materiala ematea.
2020ko abenduan, helburuak lortu ondoren, edukiontzi bat bidali genuen Beninera. Hala, 2021eko urtarrilean, elkarteko taldeak bidaia egin ahal izan zuen bidalitako materiala antolatzeko eta beharrezko formakuntzak emateko.
Proiektuaren prozesua hurrengo bideaotan ikus ahala izango duzue: