2005ean Theodore Soume benindarrak, Salamancako eta Espainiako Euskal Herriko unibertsitateetan prestakuntza akademikoa jaso ondoren, Fondation Vie Pour Tous sortzeko xede politari ekin zion, bere herrialdeko landa-eremuetan garapena bultzatzeko helburuarekin. Theodorek lotura oso sendoa du ikasketak burutu zituen lekuekin eta lotura oso sendoak sortu zituen ezagutu zuen pertsona batzuekin.
Bere lagun taldeak, izpiritu horretan inspiraturik, Beninera bidaiatzea erabakitzen du, bere proiektua babesteko asmoz. Proiektuarekin lotuz joan diren pertsona horiek eta beste batzuek hartutako konpromisoaren ondorioz, FVPT Lagunen Elkartea sortu da, Beninen proiektu horri laguntzeko ahalegin eta gogo guztiak eraginkortasunez bideratzeko.
Theodorek, Fundazioa zorrotz, gogotsu eta pasioz zuzentzeaz gain, familia bat osatzea lortu du: adin eta eskualde guztietako lagun taldea, hain zuzen. Bilbo, Madril, Salamanca, Segovia edo Santander bezalako tokiek zuzeneko lotura dute Afrikako herrialdearekin.
Elkarteko kide izan garen guztiok asko disfrutatzen dugu taldean lan eginez, ikasten dugu, elkarri errespetatzen diogu eta, garrantzitsuena, izugarri zoriontsuak gara Benineko Fondation Vie pour Tous fundazioarekin elkarlanean.