Pasa den ostiralean, martxoak 15, Borja Garcia de Bikuñak, Elkartearen ohiko kolaboratzaileak, eta Beñat Garcia de Bikuñak, Elkarteko idazkariak, Larramendi ikastola bisitatu zuten beninatarren errealitatea erakusteko asmoz.

Biek Benin bisitatzeko aukera izan dute eta hitzaldi aberasgarria eskaini ahal izan dute. Halaber, Foundation Vie Pour Tous (FVPT) erakundeak kudeatzen dituen zentro batzuen funtzionamendua azaldu zuten, hala nola soldadura eskola, kaleko emakumeen harrera zentroa, Kandiko eskola, Kerouko nutrizio zentroa,... SOMOko eskolak garrantzi berezia izan zuen, Larramendik harreman estua baitu proiektu horrekin BAT EGINIK ekimenaren bitartez.

Plazera da beti ikastetxeekin elkarlanean aritzea, hemen edo han.