Slow Food Bilbao-Bizkaia elkarte ekogastronomikoa da, eta nortasunaren eta kulturaren adierazpen gisa ulertutako "gastronomia berria" sustatzen du. Gainera, nazioarteko lankidetzarekin konprometituta daude eta urtero ekarpen bat egiten diote proiektu solidario bati, 2024an gure elkartearentzat izan da. Zehazki, 1.000 euro eman dizkigute, eta Fondation Vie Pour Tous (FVPT) erakundeak kudeatzen duen etxaldean sartuko diren oilo batzuk erosteko eta zaintzeko erabiliko dira.

Slow Foodek ingurumenarekin duen konpromisoa dela eta, oiloak modu jasangarrian haziko dira, oiloen ongizatea eta ekosistemarekin duten oreka kontuan hartuta.

Abeletxea Kobrikonto-n dago, eta hainbat urtez martxan egon ondoren, inguruan bizi diren familien eta FVPTko langile eta ikasleen elikadura bermatzeko oso lagungarria dela erakutsi du. Oiloek bultzada bat ematen diote fruituak ematen jarraituko dutela agintzen duen proiektuari, arrautza moduan bada ere😁.