Proiektu hau espontaneoki jaio zen, 2020an bidali genuen kontenedorea betetzeko materialak bilatzen ari ginela.
Carlos Diez Segovia S.L., Renault kamioi hau donatzeko prest agertu zen. Mota honetako ibilgailuak erabilgarriak dira Beninen eta gaur egun, Fundazioaren zentro ezberdinen eraikitze prozesuetan izaten ari da erabiliak. Honetaz gain, zentroen artean garraio lanetan ere erabiltzen da.
Hasieran txorakeria hutsa iruditu zitzaigun. Nola bidali genezake honelako “tramankulu” bat Beninera?, Ez zen errentegarriagoa izango han bertan ezaugarri hauek zituen ibilgailu bat erostea? Ikerketa bat burutu genuen: itsasontzi bidezko bidalketa, aduana, tramite administratiboak,... Prozesua buruan eta datuak aurrean genituela, gure erabakia argia izan zen, esfortzuak guztiz merezi zuen.
Senide, lagun eta enpresa asko proiektuaz maitemindu ziren. Izan ere, kamioiak ez zuen bere kabuz bidaiatu. Segocer S.L.-k, Porcelanosa enpresaren banatzaile lanak egiten ditu. Lehen honi esker, 300 m2 baldosekin batera heldu zen kamioia Beninera. Material interesgarria oso, Beninen duen prezio altuarengatik. Parakoun dagoen Somoko eskola berria eraikitzeko erabili da donazio hau.
Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik, zeinak gure erronkak betetzera bultzatzen gaituen.