Elkarteko laguntzaileen ekarpen solidarioari esker, hainbat produktu wax oihalez egitea lortu genuen. Produktu horiek 600 Espazioan saldu genituen, Bilboko leku esanguratsuenetako batean, non artisauak eta arte handiko pertsonak biltzen diren beren produktuak saltzeko.
Gureek arrakasta handia izan zuten, oihalen edertasunagatik eta jantzigintzaren kalitateagatik. Oihalak Beninen erosi genituen gure azken bidaian, eta hauetako askok ere elkarteko lagunek emandakoak izan ziren. Gure proiektuak: kuxinetatik eta koleteroetara, belarritakoak, amantalak eta abar. Eta bilketa oso positiboa izan zen.