Kultura, artea eta elkartasuna edozein gizarteren osagai beharrezkoak dira. Fair Saturday-a azaroko azken larunbatean ospatzen den jaialdi bat da, ezaguna den Black Friday-aren ondorengo egunean. Bere helburua artista, sortzaile eta entitate kultural eta sozialen lana goraipatzea da, baita kultura eta artea gizartearen erdigunean kokatzea ere.
Hainbat herrialde eta hiri batu ziren 2021an Fair Saturday-ra. Eskozia, Lisboa, Errioxa, Huelva eta Bilbok kultur ekitaldi eta proposamen ezberdinak hartu zituzten. Programazioaren barne, ‘Acosta Danza: Evolution’ dantza ikuskizuna zegoen, Carlos Acosta koreografo kubatarrak zuzendua. Ikusgai egon zen ikuskizuna azaroaren 26 eta 27an. Larunbat 27an, 19.00etan egin zen ekitaldiaren diru bilketaren zati bat, Vida Para Todos Fundazioaren Lagunen Elkarteari zuzendua izango da.