Mungiako Udalari esker, bertako “Nagusien Txokoan” egon gara, Danontzat izeneko Mungiako Erretiratuen Elkartean. Bertan Elkarte gisa egiten dugun lana eta Vida Para Todos (FVPT) Fundazioak Beninen egiten dituen proiektuak kontatu ditugu. Mungiako
Udalak FVPT-ekin duen lotura oso handia da, eta urteak daramatza Banikoarako Ospitalearen proiektua babesten. Ospitale hori herrialdearen iparraldeko landa-eremuan dago, non zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona asko bizi diren, oinarrizko eskubideak
(osasuna, esaterako) eskuratzeko erraztasunik ez dituztenak. Tokiko garapena sustatzen da, bertako profesionalen bitartez, herrian osasuna bultzatu eta sustatzen dutenak.
Eskerrik asko gaur arratsaldeko esperientziagatik! Eskerrik asko bertaratutakoei eta, azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu Mungiako Udalari urteroko laguntzagatik eta elkartasuna sustatzen duten horrelako jarduerak egiteko aukeragatik.